Saio puntualak. Oparitu(zazu) une desberdin bat.

Tailerrak

Esploratu zure alde sortzaileena

Pintura Japoniarra

Pintura japoniarraren sekretuak ezagutu nahi dituzu? Zatoz eta esploratu txinatar tintaren aukera guztiak paperean. Klase gidatua izango duzu, lau noble zaldunetara ateak irekiko dizkizuna; gizabanakoaren egoera bizia irudikatzeko natura-adierazpenak. Tinta beltzaren sakontasunak eskuan hartuko zaitu, trazu zuzen eta bihurrietan barna, pintura orientalera eramanez.

Giro bikaina!

Urtaroko Akuarela

Gozatu akuarelan giro lasai eta familiar batean. Ezagutu akuarela-teknika ariketa libreekin, eta eraman ezazu etxera akuarela bat, liburu-markatzaile bat edo zure hiriko txoko gogokoenaren postal bat. Esperimentatu akuarelarekin gehien interesatzen zaizkizun erreferentzien gainean, eta horrela, artistatzat harro agertu.

Sortu zure mihise partekatua

Duo artistikoa

Zatoz zure lagunarekin, senidearekin, pertsona maitearekin, bikotekidearekin edo lagunarekin obra bat elkarrekin margotzera. Uko egitea, entzute aktiboa, eta sormena, bai pertsonala eta bai kolektiboa, landuko dituzue, eta horrela egongelan zintzilikatu ahal izango duzuen pintura bat garatuko duzue.

Ezagutu mihise gaineko pintura

Familian Pintatzera

Ezkagutzen duzu mihise gaineko pintura? Iraganean margotzen zenuenean bizitako oroitzapenak berriro bizi nahi dituzu? Zatoz eta jolastu pintzelarekin, zure koadroa sortuz. Klase gidatu honetan, ahaztutzat zenituen memoriak berriro bizitzeko aukera izango duzu. Goza ezazu zure alde sortzailea esploratzen, konpainian zerbait hartzen duzun bitartean.

KONTAKTUA

jarraitu gaitzazu

Info

COPYRIGHT 2024 © MARRA GUNEA | Diseinua eta garapena x Somos tu dosis